XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beren laguna bazter utzirik, bi xakur ene ondotik,
Batek ziola: Simon jo du Euskaldun honek gibeletik!
Besteak aldiz, emekiago: Bultzatu du aitzinetik.
Ez nindaiken lot ni ber denboran aurretik eta hatzetik.
Halere jujeek ez zuten utzi polizia ukaturik.

Bitarte hortan jukutria bat itsusia zen agertu:
Simon jaunari bi sahets hezur nazkola kolpez arraildu.
Bainan beharrik ospitaleko mediku batek salatu
Gaizoa gibel aldetik baizik ez zuela nehork zauritu
Beraz epaileek ez ninduten ni horren gatik kondenatu.

Baionatikan Pauera eta Pauetikan Parisera,
Ene bekatu originala heldu zen kasik urtzera.
Ez amor eman nahiz haiek ere, rebellion jazarkundera
Altxatu zuten ekintza, hatik pena ez utzi behera,
Azkenekotz heldu bainintzan Giscard-en amnistiara.

Partida erdi irabazirik, amesten nuen guzia
Bukatu zela; baina fidela baita herran polizia,
Eskatu zidan Simon-en arta eta jornalen saria.
Nik ez badut zor, eni dago auzitegian frogatzia.
Horrela hasi zen laster beste azken gabeko auzia.